Itxi

Musika

Euskal musikariaren omenez

Gorka Hermosa Nazioarteko Konposizio Lehiaketa sortu dute Txinan

N. V. | EITB Media

Confédération Mondiale de l'Accordéon elkarteak antolatu du lehiaketa, eta gipuzkoar musikariaren obrak interpretatzen dituzten nazioarteko akordoi-jotzaile guztiek hartu ahalko dute parte.

  • Gorka Hermosa akrodeoi-jotzailea

    Gorka Hermosa akrodeoi-jotzailea

Tianjin Txinakoa hiria, herrialdean biztanle gehien dituztenetan bosgarrena, Gorka Hermosa Nazioarteko Konposizio Lehiaketaren egoitza izango da, eta mundu osoko akordeoi-jotzaileei bide emango die euskal konpositorearen lanak interpretatzeko.

Sari gisa, Hermosak obra bat idatziko du beren beregi irabazlearentzat, eta urtebetez esklusiban jo ahalko du lan hori garaileak.

Akordoia oso zabalduta dago Asiako herrialde horretan, eta Txinan bakarrik munduko gainerako herrialde guztietan baino akordeoi-jotzaile gehiago daudela esaten da.

Oraingoa ez da urretxuar konpositore eta akordoi-jotzaileak jaso duen gisa honetako lehen aintzatespena, Sicilian duela hiru urte Accademia Di Música Hermosa ireki baitzuten.