Itxi

Musika

Arriagan

Gari & Maldanberak zuzeneko diskoa grabatuko du asteartean Bilbon

N. V. | EITB Media

Bakarkako ibilbideari ekin eta 27 urtera, Garik zuzeneko diskoa grabatuko du Arriagan, ekainaren 7an.

  • Gari

    Gari

Hertzainak taldea atzean utzi, eta Garik bakarkako ibilbidea abiatu zuen 1995. urtean, duela 27 urte. Orain, asteartean, ekainak 7, (19:30) ibilbide horretako kantu garrantzitsuenak berreskuratuko ditu musikariak, zuzeneko disko bat grabatzeko: 'Esperantzara Kondenatua', 'Amets', 'Zaharra Zara Bilbo', 'Astiro eta Amorruz', 'Amapola'…

Garirekin batera, Maldanbera arituko da, bere taldea: Alex Alonso (bateria eta programazioak), Oier Aldekoa (baxua eta teklatuak) eta Miguel Moyano (gitarrak eta teklatua).

Sarrerak salgai daude, 15 eta 20 euro arteko prezioan.