Itxi

Musika

KONTZERTUAK

Alan Parsonsek Bilboko BBK Music Legends festibaleko kontzertua atzeratu du, eta Loquillo izango da ordezkoa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bere mugikortasunari eragiten dion bizkarrezurreko arazo baten ondorioz atzeratu du "Eye in the Sky" Europako bira.

  • Alan Parsons. Argazkia: Simon Lowery.

    Alan Parsons. Argazkia: Simon Lowery.

Alan Parson musikariak atzeratu egin du The Alan Parsons Project bandarekin aurreikusi zuen Europako bira. Horren ondorioz, hurrengo larunbatean, ekainaren 25ean, Bilboko "BBK Music Legends" festibalean izango zuen kontzertua bertan behera geratu da. Festibalak iragarri du bere ordezkoa Loquillo izango dela.

Bere mugikortasunari eragiten dion bizkarrezurreko arazo baten ondorioz, abeslariak ezin izango du urtarrilean hasi zen "Eye in the Sky" birarekin jarraitu.

Parsonsek bere webgunean adierazi du arazoa konponduko dela, eta orduan berriro lan egingo duela. Era berean, gaineratu du oso triste dagoela atzerapen horrengatik, eta ulertzen duela bere jarraitzaileak pozik ez egotea.

Bira hori hasi aurretik, abeslariak ukondo baten eta saiheski baten haustura izan zuen, baina kontzertuekin aurrera jarraitu zuen.

Ekainaren 25erako eguneko sarrera edo bi eguneko bonuak erosi dituztenek, aukera izango dute eskuratutako tiketen dirua bueltan eskatzeko, festibalaren web orrian, ekainaren 21eko 23:59 baino lehen.