Musika
Uztailaren 16an
Alejandro Sanzek Kobetamenditik BEC!era aldatu du Bilboko kontzertua
N. V. | EITB Media
Madrildar musikariak uztailaren 16an joko du Bizkaia Arenan, eta Kobetamendirako erositako sarrerak BECerako balioko dute.
-
Alejandro Sanzek BECen joko du azkenean uztailaren 16an
Alejandro Sanzek uztailaren 16an Bilbon eman behar zuen kontzertua BEC!en, Bizkaia Arenan, izango da azkenean, nahiz eta hasiera batean Kobetamendin zen egitekoa.
Kontzertuaren enpresa antolatzialeak azaldu duenez, toki aldaketaren arrazoia da "Kobetamendiko auzokideei ahalik eta eragozpen gutxien" eragitea.
Kobetamendirako erositako sarrerek BEC!eko kontzerturako balioko dute, eta pistako sarreraren ordez harmailakoa nahi duenak ekainaren 30eko 12:00ak baino lehen egin beharko du aldaketa, edo izakinak bukatu aurretik.
Epa hori bukatutakoan, sarrera duten guztiak pistan kokatuko dituzte, eta, behin sarrera zuten guztiak birkokatuta, txartelak salgai jarriko dituzte.