Itxi

Musika

Irailaren 1ean

Euskadiko Orkestrak zinemari leihoa irekiko dio Donostian

N. V. | EITB Media

"¡De película!" kontzertuan, hainbat filmen soinu bandak joko dituzte irailaren 1ean, Kursaalen: "Karibeko piratak", "Titanic", "Maskara", "Bizitza ederra da"… Bi aktore bikoiztailek, gainera, pelikulotako hainbat pertsonaiaren ahotsak egingo dituzte, gaztelaniaz.

  • Euskadiko Orkestra

    Euskadiko Orkestra

Irailaren 1ean, 20:00etan, Kursaal Auditoriumean, Euskadiko Orkestrak hainbat film arrakastatsuren soinu bandak joko ditu: 'Karibeko piratak', 'Titanic', 'Maskara', 'Erregearen hitzaldia', 'Bizitza ederra da'… Ruben Gimeno EGO Euskal Herriko Gazte Orkestraren zuzendariak gidatuko du kontzertua.

Gainera, Jordi Brau eta Luis Posada aktore bikoiztaileek Hollywoodeko aktoreen ahotsez jantziko dituzte emanaldiak, gaztelaniaz, euskarazko azpidatziekin. Brauk Sean Penn, Nicolas Cage, Kenneth Branagh, Dennis Quaid, Robin Williams, Tom Cruise, Daniel Day-Lewis, Roberto Benigni eta Tom Hanks aktoreei jarri die ahotsa gaztelaniazko bikoizketetan, eta Luis Posadak Johnny Depp, Jim Carrey, Adrien Brody, John Cusack eta Leonardo Di Capriori.

Sarrerak salgai daude 25 euroan Euskadiko Orkestraren webgunean eta Kursaaleko leihatilan.