Itxi

Musika

Irailak 8-10

Beltza Weekend jaialdia bueltan da

N. V. | EITB Media

Irailaren 8, 9 eta 10ean egingo dute musika beltza ardatz duen jaialdiaren laugarren edizioa, Iruñean: Alexis Evansek, Tito Ramirezek, Alpheusek eta Los Retrovisoresek joko dute.

  • Los Retrovisores kataluniar taldeak larunbatean joko du, Zentral aretoan

    Los Retrovisores kataluniar taldeak larunbatean joko du, Zentral aretoan

Irailaren 8, 9 eta 10ean egingo dute Beltza Weekend jaialdiaren laugarren edizioa, itzulerakoa, Iruñean. Antolatzaileek kartel osoa aurkeztu dute, eta, horrela, Zentral aretoko kontzertu nagusiak hauek izango dira: Alexis Evans (Bordele) eta Tito Ramirez (Madril) ostiralean, eta Alpheus (Londres) eta Los Retrovisores (Bartzelona) larunbatean.

Horiekin batera, Free Lane (Iruñea) eta Shake! (Bartzelona) taldeek doako kontzertuak emango dituzte ostegunean eta larunbatean, hurrenez hurren.

Kontzertu nagusietarako bi eguneko abonua salgai dago 42,5 euroan, abuztuaren 15era arte.