Musika
Kontzertua Anoetan
Ikusmin handia Donostian, Springsteenen kontzertuaren atarian
Erredakzioa
21:00etan hasiko da kontzertua eta 40.000 lagunetik gora espero dira Anoetan.


Dena prest Bruce Sprinsteen eta E Street Banden kontzerturako. 2008ko ikuskizuna eta gero, "Wrecking Ball" azken diskoa aurkeztera dator eta 40.000 lagunetik gora espero dira.
21:00etan hasiko da kontzertua Donostian, baina lehen jarraitzaileak ostiraletik dauden ilaran.
Sevillatik, Las Palmasetik eta Bartzelonatik pasa ostean iritsi da Donostiara. Asteazkenean Berlinen egon zen eta mundu osoko bankarien aurka egin zuen kontzertuan, besteak beste, "lapur diruzaleak" esan zien.
Biarritzen
2008an eta 2009an ez bezala, oraindik ez dugu Donostiako kaleetatik zehar ikusi. Orduan, Maria Cristina hotelean hartu zuen ostatu eta egun batzuk pasa zituen familiarekin batera Gipuzkoako hiriburuan. Askok Zurriolako hondartzan ikusi zuten.
Oraingoan, Maria Cristina hoteleko lanak direla eta, Biarritzen gelditzea erabaki du.