Musika
Heriotza
Euken Ostolaza tenore donostiarra hil da
eitb media
Azken 20 urteetan Le Choeur de Radio Francen abestu zuen, baina aurretik Parisko Choeur de l'Operan ere egon zen Euskadi Irratiko kolaboratzaile ere izandakoa.
-
Euken Ostolaza tenorea. Argazkia: EITB
Euken Ostolaza Zamora abeslari donostiarra hil da gaixotasun larri baten ondorioz.
1961ean Gipuzkoako hiriburuan jaioa, tenore lanean aritu zen bere ibilbide profesional ia osoan (tarte batean kontratenore ere izan zen).
Donostiako Orfeoian hasi, baina laster egin zuen Frantziara, eta bertan garatu zuen bere ibilbide profesional osoa. Lyongo Kontserbatorioan jardun zuen, eta baita Centre de musique Baroque de Versallesen ere.
Estrasburgeko Rhingo Operako abesbatzan abestu zuen, Parisko Choeur de l'Operan bakarlari gisa, eta 2000tik Le Choeur de Radio Francen aritu zen.
Donostiako Musika Hamabostaldian ere parte hartu izan zuen, EITB taldean zenbait saiotan parte hartu zuen, eta kolaboratzaile izan zen Euskadi Irratian.