Itxi

Musika

Uztailak 3-8

Maria Schneider orkestra zuzendaria eta Brad Mehldau pianista, Gasteizko jazz jaialdian

EITB Media

Uztailaren 3tik 8ra Arabako hiriburuan egingo den 46. edizioaren lehen iragarpenak dira, eta Mendizorrotzan oholtzan izango dira biak.

  • Brad Mehldau Trio uztailaren 6an arituko da, Mendizorrotzan. Argazkia: Michael Wilson.

    Brad Mehldau Trio uztailaren 6an arituko da, Mendizorrotzan. Argazkia: Michael Wilson.

Gasteizko jazz jaialdiaren 46. edizioa egingo dute uztailaren 3tik 8ra, eta antolatzaileek Mendizorrotzako agertokian arituko diren bi artista iragarri dituzte.

Uztailaren 5ean, asteazkenarekin, Maria Schneider konpositore eta orkestra zuzendariak 'Data Lords' bere azken diskoa aurkeztuko du Mendizorrotzan, Oslo Jazz Ensemblerekin batera.

Bestalde, Brad Mehldau pianistak uztailaren 6an joko du Gasteizen, Larry Grenadier kontrabaxuan eta Jeff Ballard baterian alboan dituela.