Itxi

Musika

Uztailak 21-24

Village People, Fred Wesley, Viva Suecia eta Zetak, Zurriolako hondartzan Jazzaldian

Zortzi artista eta taldek joko dute Keler gunean, uztailaren 21etik 24ra, Donostiako Jazzaldiaren programazioaren barruan.

  • Zetak taldeak uztailaren 24an joko du

    Zetak taldeak uztailaren 24an joko du

Keler agertokiak zortzi artista eta talderen emanaldiak hartuko ditu uztailaren 21etik 24ra Zurriola hondartzan, Donostiako Jazzaldiko programazioaren barruan.

Uztailaren 21ean, Village People taldearen doinu alaiak eta Fred Wesley & The New JB's-en funka entzungo dira; uztailaren 22an, Blue Label Beatsen dotorezia eta Viva Sueciaren popa; uztailaren 23an, Arde Bogotá taldearen leloak eta Tiken Jah Fakolyren duba; eta, azkenik, uztailaren 24an, Ezra Collectiveren eta Zetaken kantuak.