Itxi

Musika

European Blues Challenge

Noa & The Hell Drinkers donostiarrak, Europako blues talderik onena

N. V. | EITB Media

Blues rockeko euskal taldea beste hogei talderi gailendu zaie European Blues Challenge txapelketan asteburu honetan, Chozow Poloniako herrian.

  • Noa & The Hell Drinkers

    Noa & The Hell Drinkers

Noa & The Hell Drinkers donostiar blues rock taldeak European Blues Challenge lehiaketa irabazi du asteburu honetan Chorzów hirian, Polonian. Ainhoa Eguiguren kantariak gidatzen duen taldea Europa osoko beste hogei talderi gailendu zaie.

2016an sortuak, Noa & The Hell Drinkersek bi disko kaleratu ditu dagoeneko (Noa & The Hell Drinkers, 2018an, eta Craft Blues, 2020an), eta hirugarrena, honezkero grabatuta dutena, aurten kaleratuko dute.  

European Blues Challenge erreferentziazko talde lehiaketa da Europan, eta 2015ean Travellin' Brothers Leioako taldeak irabazi zuen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura