Itxi

Musika

Diskoa

Lisabök disko berria kaleratuko du abenduaren 1ean

N. V. | EITB Media

"Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte" CD eta binilo formatuetan merkaturatuko du Bidehutsek. Abenduaren 2an aurkeztuko du taldeak lan berria, Tolosan, Bonberenean.

  • Lisabö

    Lisabö

Lisabö taldeak disko berria kaleratuko du abenduaren 1ean, Bidehutsen eskutik: Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte. Gainera, hurrengo egunean aurkezpen kontzertua egingo du taldeak Bonberenean, Tolosan, Fufu irundarrekin batera.

Sarrerak irailaren 12an jarriko dituzte salgai, musikaze.net webgunean.

Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte abenduaren 1ean jarriko dute salgai, CD eta binilo formatuetan, lehenik eta behin Bidehutsen webgunean; gero, Durangoko Azokan ere erosi ahalko da, eta ondoren iritsiko da dendetara.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura