Musika
Disko berria
Bilboko Koral Elkarteak Zubiaurreren "La pasión de nuestro señor Jesucristo" grabatu eta argitaratu du
N. V. | EITB Media
Bizkaitar konpositoreak 1874an sortu zuen oratorio argitaragabea Enrique Azurzaren zuzendaritzapean grabatu du abesbatzak.
-
Valentin Maria Zubiaurreren lana 1874koa da, gaur arte argitaratu gabea
Bilboko Koral Elkarteak Valentin María Zubiaurre konpositorearen (Garai, Bizkaia, 1837ko otsailak 14 - Madril, 1914ko urtarrilak 13) La Pasión de Nuestro Señor Jesucristo diskoa aurkeztu du, Bizkaiko Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz.
Inoiz grabatu eta jendaurrean interpretatu gabeko oratorioa 1874an konposatu zuen Zubiaurrek. Grabazioan, artista nabarmenek hartu dute parte Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, hala nola Ana Otxoak (sopranoa), Beñat Egiartek (tenorra), Julen Garcíak (baritonoa), Juan Laboreríak (baritonoa), Alberto Sáez Puente (pianista eta organista) eta Ander Marzanak (pianista).
Azala, gainera, Manu Muniategiandikoetxea artistak egin du.
Zubiaurreren oratorioa bederatzi mugimenduz osatuta dago, eta Spotify plataforman entzun daiteke.