Itxi

Musika

Festival

Stacey Kent, Bill Frisell eta James Carter Getxoko jazz jaialdian arituko dira

N. V. | EITB Media

Bizkaiko udalerriko musika jaialdiaren 47. edizioa uztailaren 3tik 7ra egingo da.

  • La cantante Stacey Kent actuará en Getxo el

    La cantante Stacey Kent actuará en Getxo el

Getxoko 47. jazz jaialdiak aurtengo ordainpeko kontzertuetako lehen artisten izenak iragarri ditu gaur, asteartearekin. Stacey Kent abeslariak, Bill Frisell gitarristak eta James Carter saxofoi-jotzaileak joko dute Muxikebarrin, uztailaren 3tik 7ra egingo den jaialdian.

James Carter saxofoi-jotzaileak (1969, Detroit) irekiko du jaialdia, uztailaren 3an, Alex White bateria-jotzaileak eta Gerard Gibb teklatu jotzaileak lagunduta.

Uztailaren 6an, Stacey Kent (1968, New Jersey) abeslaria Getxora itzuliko da, eta biharamunean, hilaren 7an, Bill Frisell gitarra-jotzaile eta konpositoreak itxiko du jaialdia. Tonny Scherr baxuan eta Kenny Wollesen baterian izango ditu lagun Kentek Muxikebarrin.