Musika
Azaroak 29
Tanxugueiras, Zea Mays eta Gatibu 2.500 hotsekin batera, Ei! Bilbao kontzertuan
N. V. | EITB Media
Fair Saturdayren atariko kontzertuak izen berria izango du aurtengotik aurrera. Bulego, Idoia eta ETS ere egongo dira emanaldian, azaroaren 29an, Bilbao Arenan.
-
Alex Sardui (Gatibu) Fair Saturdayren atariko kontzert batean, 2022an
Ei! Bilbao jaialdiak 2.500 ahots taularatuko ditu, eta horiekin batera kantuan arituko dira Tanxungueiras, ETS (Iñigo Etxezarreta), Gatibu (Alex Sardui eta Haimar Arejita), Zea Mays (Aiora Renteria eta Piti), Bulego (Tom Lizarazu), Idoia eta María Parrado.
Parte-hartzaileei laguntzen, pop rocka eta musika klasikoa uztartuko dituen 15 musikariko taldea bat egongo da, tresna moderno eta klasikoak eskuan. AC/DC, Queen, Pink Floyd, Coldplay, Village People, ABBA eta Alaska talde eta artisten kantuak joko dituzte, besteak beste.
Sarreren salneurria 21 eta 56 euro artekoa izango da.