Itxi

kultura

Berlinale

'Fuocoammarek', errefuxiatuen argazkiak, jaso du Urrezko Artza

Agentziak | Erredakzioa

Lampedusa irlaren eguneroko drama irudikatu duen Gianfranco Rosiren dokumentalak jaso du Berlinaleko sari nagusia.

1:42

Fuocoammare, errefuxiatuen drama pantaila handira eraman duen dokumentala nagusitu da Berlaninalean. Gianfranco Rosik Lampedusa irlara iristen diren errefuxiatuen egunerokoa kontatzeko egin duen lanak jaso du sari nagusia aurten. Zine politiko eta soziala saritzen duen jaialdi izaera berretsi du beste behin Berlinaleak, 18. edizioa eginda.

Kanposantu erraldoi bilakatu den Mediterraneoaren tragedia, holokaustotik izandako larriena dela esan du zuzendariak saria jaso duenean.

Gaur egungo gatazken inguruan ohartarazten duten filmak nagusitu dira aurtengo edizioan. Hala, Danis Tanovice bosniarraren Smrt u Sarajevu lanak jaso du epaimahaiaren sari berezia, Europako lurralde horretan irekita jarraitzen duten zauriak erakusteagatik. Hedi lan tunisiarrak jaso du film berri onenaren saria eta pelikula horretako aktoreak, Majd Mastourak, ostera, aktore onenaren Zilarrezko Artza eraman du, 'udaberri arabiarra' bizi duen pertsonaiaren lana egiteagatik.

Berlinale

Meryl Streep aktore estatubatuarrak zuzendutako epaimahaiak, egungo gatazketan eta aspalditik datozen gatazken sustraietan arakatuta mapa geopolitikoa irudikatu duten filmak saritu ditu Berlinalearen 18. edizioan.

Migrazioaren krisiak, fikzioa eta errealitatea ezkondu ditu aurtengo hitzorduan. Alemaniak 1,1 milioi errefuxiatu jaso zituen 2015ean eta horrek hainbat arazo eta tentsio sortu zizkion Angela Merkel kantzilerrari.

Berlinale

Fuocoammare alerta oihu bat da, 20 kilometro koadro dituen irla txiki batetatik ozen botatako oihua. Azken urteetan, 400.000 errefuxiatu iritsi dira bertara, bizirik eta hilda; gizonak, emakumeak eta haurrak. Fikzioa eta dokumentala uztartu ditu italiarrak lan horretan. Faboritoa zen, eta aurreikuspenak bete ditu.

Tanovicek jasotako sari berezia ere esperotakoan zen. Bosniako Europa hotela balkanetako lekuko bihurtu du film horretan. Oraindik bizirik dagoen gatazkaren kontaketarekin itzuli da zuzendaria Berlinera, 2013ko saria berretsita.

Berlinale

70eko hamarkada nostalgiaz begiratzen duen Kollektivet pelikula daniarrean egiten duen lanagatik jaso du, berriz, Urrezko Artza Trine Dyrholmek.

Mia Hansen-Løve, L?avenir filmeko zuzendariari emandako Zilarrezko Artza, berriz, Isabelle Huppert aktoreak egindako lan ederra saritzeko modu bat izan da.

Berlinale