Itxi

kultura

Lapurdi

Sarako Idazleen Biltzarra, euskal idazleen topagune

EITB.EUS

Aurtengo biltzarra gazteei zuzenduta dago bereziki, eta aurten Itxaro Borda idazlea eta Michel Iturria marrazkilaria omenduko dituzte.

1:35

Sara herriak (Lapurdi) Euskal Herriko Idazleen 33. Biltzarra hartuko du gaur. Euskal kulturaren hitzordu garrantzitsuenetakoa den Sarako biltzarra, euskal idazleen eta sortzaileen topagune izan ohi da.

2016ko edizioak bi gune berri izango ditu: lehena, haurrentzako tailerrei zuzendutakoa; bigarrena, mintzaldiak egiteko sortutakoa.

Aurtengo biltzarrean eskuratu daitezkeen nobedadeen artean Manex Pagolaren antologia, Txomin Pellenen azken eleberria eta Amaiur Blascoren eta Gazteluma lehiaketa irabazi zuen Egoitz Zelaiaren lehendabiziko lanak aipa daitezke.

Bestalde, bi sortzaile omenduko ditu aurten Sarako Idazleen Biltzarrak: Itxaro Borda idazlea -Ultimes déchets liburua idatzi berri duena- eta Michel Iturria marrazkilaria. Iturria Sud Ouest egunkariko marrazkilaria izan da eta 140.000 marrazki egin ondotik erretiroa hartu du.

Bi sortzaile omenduko ditu aurten euskal idazleen biltzarrak: Itxaro borda idazlea eta Michel Iturria marrazkilaria.

Guztira, 11 editorial, 22 elkarte eta 105 idazle elkartuko dira Saran.