kultura
Pulitzer sariak
The Washington Post eta Tampa Bay egunkarientzat, Pulitzer sariak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ameriketako Estatu Batuetan Poliziaren indarkeriak izan duen eraginari buruz egindako lanagatik saritu dute The Washington Post.
The Washington Post eta Floridako Tampa Bay egunakariek jaso dituzte Pulitzer sari nagusiak. Pulitzer sari entzutetsuaren 100. edizioa izan da aurtengoa.
The Washington Post-ek Ameriketako Estatu Batuetan Poliziaren indarkeriak izan duen eraginari buruz egindako lana saritu dute. Tampa Bay egunkariari dagokionez, Floridako buruko gaitzetako instituzioetan izandako indarkeria kasuak ikertzeko egin duen lana saritu dute.
Sarasota Herald Tribune egunkariak, berriz, tokiko kazetaritza onenaren saria jaso du, porrot egin duten eskola publikoen harira publikatutako lanengatik.
Nazioarteko sarien artean, The New York Times egunkariak irabazi du, Afganistanen bizi diren emakumeen pairatzen dituen baldintza latzak agerian uztegatik.
Argazkilaritzari dagokionez, The New York Times eta Reuters agentzia saritu dituzte, Europa errefuxiatuen krisiari lotuta argitaratu dituzten irudiengatik.
Azken orduko albisteen sailkapenean, L.A. Times egunkariak egindako lana saritu dute, San Bernardinoko sarraskia zabaltzeagatik. 2015eko abenduan jazo ziren gertakariak. 14 pertsona hil eta 20 baino gehiago zauritu zituzten Kalifornian.