Itxi

2016/07/11

10:06

kultura

Musika

Aerosmitheko gitarrista, ospitalean, kontzertu batean erorita

Agentziak | Erredakzioa

Joe Perry Hollywood Vampires taldearekin kontzertua eskaintzen ari zen New Yorken, taula gainetik jausi denean. Egonkor dago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Joe Perry Aerosmith taldeko gitarrista ospitaleratu dute bart New Yorken eskaintzen ari zen kontzertu batean erorikoa izan eta gero.

Perry Hollywood Vampires taldearekin emanaldia eskaintzen ari zen Broonklyn auzoko taberna batean, zorabiatu eta oholtza gainetik jausi denean.

65 urteko musikariak, Alice Cooperrek eta Jonny Depp aktoreak osatzen dute taldea.

Gitarra-jotzailea egonkor dago. Fox telebista kateak jakinarazi duenez, bihotzekoa izan du Perryk; ofizialki, baina, ez dute hori baieztatu.

Alice Cooperrek Twitterren zabaldu duenez, "Perry egonkor dago, familia ondoan duela. Eskerrik asko berarengatik galdetzen duzuen denoi".

Kontzertuan zeuden pertsona batzuen arabera, Perryk itxura eskasa zuen emanaldia hastean, eta handik gutxira kordea galdu zuen. Gaixo dagoela dioten zurrumurruak daude, The New York Times egunkariaren arabera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;