Itxi

kultura

Los Angelesen

'Game of Thrones' nagusi, Emmy sarietan

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, 'Veep' telesailak irabazi du komedia atalean, eta bigarren Emmy saria irabazi du jarraian.

  • 'Game of thrones' telesaileko aktoreak Emmy sarien ekitaldian. Argazkia: EFE

    'Game of thrones' telesaileko aktoreak Emmy sarien ekitaldian. Argazkia: EFE

Galeriak (1)

'Game of Thrones' telesaila izan da nagusi aurten ere bart Los Angelesen izandako Emmy sarien ekitaldian, telesail dramatiko onena aukeratu baitute. Komedia sailean, berriz, 'Veep' telesaila izan da garaile.

George R. R. Martinen nobelan oinarrituta HBO kateak egindako fantasiazko telesail epikoak 12 garaikur irabazi ditu. Hala, orain arte edizio berean sari gehien lortu dituen produkzioaren errekorra berdindu du.

Halaber, 'Veep' izan da jaun eta jabe komedietan, eta bigarren Emmy saria bereganatu du jarraian, 'Black-ish', 'Master of None', 'Modern Family', 'Silicon Valley', 'Transparent' eta 'Unbreakable Kimmy Schmidt' ezagunei aurrea hartuta.