kultura
Baluarten
Gure barrena azalera Iruñean, 'Human Bodies' erakusketan
Agentziak | Erredakzioa
'Human Bodies' erakusketak plastinazio teknikaren bitartez kontserbatutako 12 hilotz eta 120 giza organo paratu ditu Baluarten, publikoaren ikusgarri.
Baluarteko Harresiaren Aretoak Human Bodies erakusketa hartuko du azaroaren 18tik aurrera, publikoari giza gorputzean zehar bidaia egitera gonbidapena egiten dion erakusketa.
Plastinazioa deritzon teknika baten bidez kontserbatutako 12 giza gorpu eta 120 organoren bitartez, bizi kalitatea hobetzeko eta gaixotasunei aurrea hartzeko hainbat urrats helarazi nahi ditu erakusketa honek.
Zortzi aretotan, umedunalditik heriotzara arteko bidaia egin daiteke erakusketan, hezur eta muskuluetan zehar, zirkulazio, arnas, digestio eta gernu eta ugal aparatuei behatuz.
Musealiak antolatu du, Procidis pedagogia taldearekin elkarlanean, eta apirilaren 9ra arte egongo da zabalik erakusketa, ordutegi honetan: 10:00etatik 14:30era (azken sarrera, 13:00etan) eta 17:00etatik 21:30era (leihatila 20:00etan itxiko da) astelehenetik ostiralera; eta 11:00etatik 21:30era larunbat, igande eta jaiegunetan.
Sarrerak txarteldegian bertan eros daitezke, zortzi euroan audiogida barne (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez). Gainera, langabeek, urritasunen bat dutenek, ikasleek, erretirodunek eta 7 urtetik gorako umeek 6 euroan erosi ahalko dute txartela (7 urtetik beherakoentzat doan da).
ntzat doan da).