Itxi

kultura

‘Meatzaleak’

Euskal sortzaileekin solasean, Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

"Meatzaleak: Bilbo, euskara, kultura, historia" Azkuna Zentroak urtarrilaren 18an abiatuko duen programak sortze prozesuaren inguruan sakontzeko aukera emango die hainbat sortzaileri.

  • Fermin Muguruza izango da programaren lehen parte-hartzailea

    Fermin Muguruza izango da programaren lehen parte-hartzailea

Lourdes Fernandez Azkuna Zentroaren zuzendariak, Gotzon Barandiaran idazleak, Xabier Landabidea ikertzaile eta irakasleak eta Leire Palacios kazetariak "Meatzaleak: Bilbo, euskara, kultura, historia" programa aurkeztu dute gaur, Bilbon.

“Meatzaleak” 2017. urte osoan garatuko dute. Hilean behin, asteazkenez, euskal sortzaile batek bere diziplinari buruz hitz egingo du, hainbat formatutan: hitzaldiak, solasaldi didaktikoak, elkarrizketak, zuzeneko emankizunak…

Programaren lehen gonbidatua Fermin Muguruza izango da: "Bilbo-BCN-Belfast- Berlin-Beirut-Bogota" hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 18an, musikari eta dokumentalgile gisa egindako bidearen errepasoa.

Haren ostean, Nagore Uriartek eta Errota Digitalak; Lutxo Egiak eta Inunek; Onintza Enbeitak eta Ander Lipusek; Haizea Barcenillak eta Okela sormen lantegiak; eta Ander Gortazarrek eta Leire Milikuak hartuko dute parte.

Leire Palacios saioak aurkezteaz arduratuko den kazetariak “Meatzaleak”en “diziplina zeharkakotasuna” azpimarratu du prentsaurrekoan, eta aurreratu du musikaz, kazetariaz, arteaz, arkitekturaz edo nortasunaz hitz egingo dutela, besteak beste.