Itxi

kultura

Heriotzaren 5. urteurrena

Donostiako udal liburutegiaren izena Txillardegi izatea eskatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Txillardegi hil zenetik bost urte bete direnean, Txillardegi Liburutegia elkarteak omenaldi ekitaldi bat egin dio gaur Donostiako Lasala plazan.

1:45

Txillardegi Liburutegia elkarteak berriro eskatu dio Donostiako Udalari bertako udal liburutegiaren izenak Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' idazle eta hizkuntzalariaren izena eraman dezala.

Txillardegi hil zenetik bost urte bete direnean, elkarte horrek omenaldi ekitaldi bat egin du gaur Donostiako Lasala plazan; izan ere, idazleak bertan eman zituen bere bizitzako azken 15 urteak. Ekitaldian bere testuetako zenbait irakurri dira eta lore eskaintza bat egin zaio.

Ondoren, parte hartzaileak Udaletxe azpian dagoen udal liburutegira hurbildu dira, eta, bertan, omenduaren ilobek " Txillardegi Udal Liburutegia" zioen kartel txiki bat jarri dute.

Antolatzaileek azaldu dutenez, urtarrilaren 5ean egin zen eskaria, eta unibertsitate, kultura, kazetaritza edota politikako hainbat ordezkariren 200 sinadura ingururen babesa dauka.

Aipatu eskaria Plazara Goaz kolektiboak Donostiako Udalean antzeko ekimen bat erregistratu zuenetik hiru urte igaro direnean egin da. Harako hartan, idazle, aktore eta kulturako 17 ordezkarik babestu zuen eskaera hura.

Alabaina, proposamena baztertu egin zen 2013ko abenduaren 20an, Donostia Kulturako Administrazio Kontseiluan egindako bozketan.

ndako bozketan.