Publizitatea
Itxi

2017/02/06

13:13

kultura

Laugarren edizioa

Tracking Bilbao otsailaren 6tik 11ra egingo dute

Agentziak | Erredakzioa

“Sareko diziplina askotariko sormen jaialdiak” publiko gazteari zuzendutako kultura eskaintza plazaratuko du Bilbon.

  • Bilborock izango da jaialdiaren egoitza nagusia

    Bilborock izango da jaialdiaren egoitza nagusia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Tracking Bilbao Caostica taldeak eta Borja Crespok Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz antolatutako jardunaldiak otsailaren 6tik 11ra egingo dituzte, Bilborock aretoan, gazteei hurbiltzeko ikus-entzunezko hedabideek ematen dituzten aukera guztiak eta Sareak inspirazio iturri gisa zabaltzen dituen bideak.

Goizez, hilaren 6tik 10era, “Umorea Sarean. Ikus-entzunezko komedia berria” ikastaroa egingo dute Bilborocken Diego San Josek ("8 apellidos vascos"eko eta "Vaya semanita"ko gidoilaria), Ruben Ontiverosek ("Qué vida más triste"), Toni Nievasek (Buenafuente) eta beste hainbat profesionalek.

Gainera, arratsaldean, mahai inguruak, proiekzioak, bestelako ikastaroak eta denetariko emanaldiak egongo dira: Brays Efe, Javier Calvo eta Javier Ambrossi ("Paquita Salas" telesaileko aktore eta sortzaileak), David Sainz eta Teresa Segura ("Fogueo" filmaren egileak), Toni Nievas umoregilea, Jorge Riera gidoilari eta marrazkilaria, Juaco Vizuete komikigilea…

Gainera, “Yo fui a EGB”ren arduradunak, Pedro Rivera Goya irabazi berri duen zinemagilea, Luis Alfonso Gamez eta Bocabeats taldea ere egongo dira, besteak beste.

Aurten lehenengoz, asteburuan, hilaren 10 eta 11n 21:00etatik 02:00etara, #BilbaoGazteNight-Tracking Bilbao egingo dute Bilborocken, eta hauek hartuko dute parte: Miguel Noguera (Ultrashow), David Parejaren mikroantzerkia, Limoo umoregilea eta Los Ganglios musika taldea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;