Itxi

kultura

Heriotza

Tzvetan Todorov pentsalaria hil da

Agentziak | Erredakzioa

Bulgarian jaiotako frantziar filosofo, hizkuntzalari eta literatura teorialaria 77 urte zituela zendu da.

Tzvetan Todorov “El hombre desplazado / L’Homme dépaysé” lanaren egile eta pentsalari emankorra hil da, 77 urte zituela, haren ingurukoek gaur iragarri dutenez.

Egungo intelektual handienetako bat zen Todorov, eta klaseak eman ditu, besteak beste, École Pratique des Hautes Étudesen, eta Yaleko, New Yorkeko, Columbiako, Harvardeko eta Kaliforniako unibertsitateetan.

1987tik Centre National de la Recherche Scientifiqueko (CNRS) Arte eta Hizkuntza Ikerketen Zentroa zuzendu zuen, Galaxia Gutenberg argitaletxeak gogora ekarri duenez. Besteak beste, Frantziaren Arte eta Letren Ordenaren domina eta 2008ko Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzearen saria jaso ditu.

Todorov historialaria Berlingo Harresia eraitsitakoan hasi zen estatu totalitario bateko bizilaguntzat bizitakoa kontatzen, 90eko hamarkadatik aurrera.

Historiaz, filosofiaz, hizkuntzalaritzaz eta literaturaz idatzi du Todorovek, ibilbide oparoan, baita pinturaz ere, eta azaldu du horrek nola jaso dituen gizarte europarren balio eta pentsamenduan izandako aldaketak.

2015ean, Gutun Zuria Bilboko literatura jaialdian parte hartu zuen.