Itxi

kultura

World Press Photo

Turkiako errusiar enbaxadorearen hilketaren argazkia saritu dute WPPn

Agentziak | Erredakzioa

“Hilketa bat Turkian” Burhan Ozbilici turkiar kazetariaren argazkiak irabazi du World Press Photo saria, nazioarteko ospetsuena arlo horretan.

  • World Press Photo sariaren irabazlea. Egilea: Burhan Ozbilici.

    World Press Photo sariaren irabazlea. Egilea: Burhan Ozbilici.

Errusiak Ankaran zuen enbaxadorearen hiltzailea erakusten duen argazki batek irabazi du World Press Photo argazkikazetaritzaren arloko nazioarteko saririk ospetsuena. Argazkiak hiltzailea erakusten du, pistola oraindik eskuan duela, eta errusiar diplomaziako kidearen hilotza bigarren planoan.

“Hilketa bat Turkian” irudiaren egilea Burhan Ozbilici turkiar kazetaria da, 28 urte Associated Press agentziarentzat lanean daramatzana.

2016ko abenduaren 19an hartu zuten argazkia, Mevlut Mert istiluen aurkako poliziak, zerbitzutik kanpo zegoela, Andrei Karlov Errusiak Turkian zuen enbaxadorea Ankarako erakusketa areto batean tiroz hil zuen unean.

World Press Photo irabazlea Burhan Ozbilici