Itxi

kultura

Martxotik aurrera

Arriaga antzokiak barrualdea erakutsiko du, bisita gidatuetan

Agentziak | Erredakzioa

Martxoaren 4tik aurrera, antzokia bisitatu ahalko da, larunbat-igandeetan, bost euroko prezioa ordainduta.

  • 1890ean eraiki zuten Arriaga antzokia. Argazka: Begoña Barrutia.

    1890ean eraiki zuten Arriaga antzokia. Argazka: Begoña Barrutia.

Arriaga antzokiak bisita gidatuak eskainiko ditu eraikinean, modu jarraituan, martxoaren 4tik aurrera. Larunbat eta igandeetan egingo dituzte bisitaldiak, gehienez ere 30 pertsonako taldeetan, eta bost eurokoa izango da sarrera orokorraren prezioa (hirukoa, mugikortasun mugatuko personentzat, gazteentzat eta ikasleentzat).

Estilo neobarrokoa duen eraikina 1890ean altxatu zuten, Joaquin Rucoba arkitektoak, Bilboko udaletxea eraiki zuen berberak, zuzenduta, eta, 1914an sute batek kiskali eta gero, 1919an berriz zabaldu zuten, goitik behera eraberrituta. 1983ko uholdeek gogor jo eta gero, berriro zaharberritu behar izan zuten eraikina.

50 minutu inguruko bisita gidatuen bidez, “ezinbesteko erreferente turistiko” bihurtu nahi dute Arriaga.