Itxi

kultura

Heriotza

Juan Goytisolo idazlea hil da, 86 urte zituela

Agentziak | Erredakzioa

Zuzenbide ikasketak egin zituen Bartzelonako unibertsitatean, eta, Pariseko erbestean bizi izan zen 1956etik 1969ra arte.

  • Juan Goytisolo. Argazkia: EFE

    Juan Goytisolo. Argazkia: EFE

Juan Goytisolo idazlea hil da igande honetan Marrakexen, 86 urte zituela

1931n jaio zen Bartzelonan, eta, besteak beste, Cervantes saria (2014) eta Letren Sari Nazionala (2008) irabazi zituen.

Jose Agustin Goytisolo (1928-1999) poetaren eta Luis Goytisolo (1935) idazlearen anaia zen.

Zuzenbide ikasketak egin zituen Bartzelonako unibertsitatean, eta bere lehendabiziko bi eleberriak argitaratu ostean, Pariseko erbestean bizi izan zen 1956etik 1969ra arte.

Ondoren, AEBra joan zen bizitzera, eta 7 urte eman zituen bertan (1969tik 1975era) Literaturako irakasle gisa Kalifornia, Boston eta New Yorkeko unibertsitateetan.

Bere obrak hainbat genero barne hartzen ditu: narratiba, erreportajea, saiakera, bidaietako literatura, kontakizuna eta memoriak. Horrez gain, El Pais egunkariarekin kolaboratu zuen urte luzez, eta gerra korrespontsal lanak egin zituen Txetxenian eta Bosnian.