Itxi

kultura

2017ko edizioa

Gipuzkoako bi ikastetxe eta Bizkaiko bat, Kultura Ondarea Sariaren irabazle

eitb.eus

Azkoitiko Floreaga Salestar Ikastetxea, Ordiziako Oianguren Bigarren Hezkuntzako Institutua eta Zornotzako Lauaxeta Ikastola izan dira  irabazleak.

  • Azkoitiko Floreaga Salestar ikastetxeak aurkeztutako 'Berdinean desberdin' lana. Argazkia: EiTB

    Azkoitiko Floreaga Salestar ikastetxeak aurkeztutako 'Berdinean desberdin' lana. Argazkia: EiTB

Eusko Jaurlaritzak Euskal Kultura Ondarearen ezagutzaren zabalpena bultzatzeko sustatzen duen Kultura Ondarea Sariaren 2017ko edizioak Gipuzkoako bi ikastetxek eta Bizkaiko batek aurkeztutako ikus-entzunezko lanak nabarmendu ditu.

Hain zuzen ere, honako hauek izan dira saritutako zentroak eta bakoitzak egindako lanak:

Azkoitiko Floreaga Salestar Ikastetxea, Berdinean desberdin lanarengatik.

Ordiziako Oianguren Bigarren Hezkuntzako Institutua, Daukagun bakarra? bideoarengatik .

Zornotzako Lauaxeta Ikastola, Amari eginiko zorrak ez dira inoiz ordaintzen.

Kultura Sailaren webgunean irakur daitekeenez, Euskal Kultura Ondarearen ezagutza zabaltzen hobekien laguntzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako, Batxilergoko lehenengo mailako eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehenengo mailako ikasleak saritzea da Kultura Ondarea Sariaren helburua.

Horrenbestez, Kultura Ondarea Sariaren helburua da ekimena, berrikuntza, ekintzailetza-gaitasuna, sormena eta gizarte-garapena bultzatzea hezkuntza-alorreko eremu guztietan, Euskal Kultura Ondare materialaren zein ez-materialaren forma guztiak ezagutuz eta horiei balioa emanez.