Itxi

kultura

Uztailak 21 – Abuztuak 5

Sei nafar konpainiak hartuko dute parte Erriberriko Antzerki Jaialdian

Agentziak | Erredakzioa

Textos Poéticos zikloan parte hartuko dute taldeok, eta beren jatorrizko lanak nafar udalerriko toki ezohikoetara eramango dituzte horrela.

Erriberriko Antzerki Jaialdiaren antolatzaileek sei nafar konpainia aukeratu dituzte Textos Poéticos sailean, uztailaren 21etik abuztuaren 5era 21. edizioa egingo duen antzerki erakustaldiaren berrikuntzetako batean, parte hartzeko, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez.

Acronica Producciones konpainiak “Segismundo, primer acto” lana aurkeztuko du, “Bizitza amets” Pedro Calderon de la Barcaren lanean oinarritutako antzezlana; La Teatreriak “El cantar de Dulcinea” Cervantesen testuetan eta idatzi anonimoetan inspiratutako lana taularatuko du; eta Trokolo Teatrok Samaniegoren alegiei begiratuko die “Fabulantes” antzezlanean.

Bestalde, Ion Iraizozek “Kixote”ren XII, XIII eta XIV. kapituluak hartu ditu ardatz “Marcela, la voz de la mujer libre” lanerako; Nova Lux Arteanek Luis Quiñones de Benaventeren entremesak interpretatzen ditu “El guadainfante, entremés cantado”n; eta Itsaso Iribarrenek eta German de la Rivak Teresa Avilakoaren testuetara jo dute “El amor” lanerako.

Jatorrizko lanak izango dira guztiak, 20 minutu ingurukoak, eta asteburuz egingo dituzte, udalerriko ezohiko tokietan, launa emanalditan. Hain zuzen, horixe izango da atalaren helburua, egile klasikoen testuen eta musikaren bidez Erriberriko toki ezkutuak azaleratzea.