Publizitatea
Itxi

2018/04/19

13:43

kultura

Heriotza

Imanol Olaizola kultura-sustatzailea zendu da

eitb.eus

1920an Donostian jaioa, kimikari eta musikologoa Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren bultzatzaile eta lehen presidentea izan zen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Imanol Olaizola (Donostia, 1920) kimikari, musikologo eta kultura-sustatzailea zendu da bart, Gipuzkoako hiriburuan, eta bertan, San Bizente elizan, emango diote azken agurra bihar, ostiralarekin, 19:00etatik aurrera.

Olaizola Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ideologo, sortzaile eta lehen presidentea izan zen, eta horri estu lotuta jarraitu du bizitza osoan. Gainera, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea izan zen, Maitea eta Easo abesbatzen presidentea, Euskal Dantzarien Biltzarraren sortzaile eta presidentea eta Eusko Ikaskuntzaren presidenteorde, ohorezko bazkide eta Batzorde Iraunkorreko kide iraunkorra.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;