Itxi

kultura

Antzerkia

Kulunka Teatro konpainiak Bilbo eta Barañainera eramango du 'Solitudes'

eitb.eus

Bilbon lehen aldiz izango da euskal konpainia, maiatzaren 12an eta 13an, bakardadearen inguruko hausnarketa proposatzen duen antzezlanarekin. Barañainen, maiatzaren 20an ikusi ahalko da.

  • Solitudes Kulunka teatro

    Solitudes Kulunka teatro

“Hitzetik haratago hedatzen den hizkuntza aurkitzea”: horixe da Kulunka Teatro gipuzkoar konpainiaren helburua, eta, horretarako, keinuak, maskarak, umorea eta mintzaira poetikoa erabiltzen ditu oholtzaren gainean.

Bira luze baten ondoren, Euskal Herrira eramango du orain konpainiak Solitudes bere bigarren antzezlana. Maiatzaren 12 eta 13an, Campos Eliseos Bilboko antzokian taularatuko dute, eta astebete geroago Barañainen izango dira.

Garbiñe Insausti, Jose Dault, Iñaki Rikarte, Rolando San Martin eta Edu Carcamoren obra berriak bakardadearen eta giza harremanen inguruko hausnarketa proposatzen du, “emozioen eta metaforen bitartez”.