Itxi

kultura

Domeinuak

8.400 webgunek dute .eus domeinu izena, jaio zenetik bost urtera

eitb.eus

ICANNek 2013ko ekainaren 14an onartu zuen .eus domeinua. Puntueus Fundazioko ordezkariek 10.000ko muga hautsi nahi dute orain.

  • puntueus

Duela 5 urte, 2013ko ekainaren 14an, onartu zuen ICANN Internet Corporation for Assigned Names and Numbers erakundeak .eus, “euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen domeinua”.

.eus domeinua lortzeko proiektua izendapena egin baino sei urte lehenago jaio zen, 2007an, eta 2014an sareratu ziren lehen .eus domeinuak.

Gerora begira, 2020. urterako, .eus domeinua Euskal Herrian hirugarren domeinua izatea nahi dute Puntueus fundazioko kideek, eta, bide horretan, ‘10.000ra goaz, bazatoz?’ kanpaina abiatu dute 8.400eko egungo kopurutik zenbateko biribil horretara iristeko.