Itxi

kultura

Argazkilaritza

Alberto Garcia-Alixek Madrilen gaineko bere begirada erakutsiko du Gasteizen

eitb.eus

‘Dulce monstruo de juventud’ erakusketa doan bisita daiteke Arabako hiriburuan, Vital Fundazioa Aretoan, irailaren 23ra arte.

  • "La princesita del arrabal" lana da ikus daitekeenetako bat. Alberto Garcia-Alix.

    "La princesita del arrabal" lana da ikus daitekeenetako bat. Alberto Garcia-Alix.

Vital Fundazioa Aretoa Gasteizko erakustokiak Alberto Garcia-Alix argazkilariaren ehun argazki baino gehiago hartuko ditu irailaren 23ra arte, zeinetan artistak 70eko eta 80 hamarkadako Madrili eginiko begirada ikusi ahalko baita.

‘Dulce monstruo de juventud'ek ikusgai uzten du, antolatzaileen hitzetan, ‘bene-benetako argazkilari honen nortasuna, aurkitzen duen eta limurtzen duen oro bere egiteko duen modua”.

Horren ildotik, Pablo Sycet Torres komisarioak Fernando Martinez de Viñasprek diseinatutako erakusketari buruz esan duenez, “Alberto Garcia Alixek eguneroko gauzak, beren errealitate miserablean gainerakoen arreta bereganatzen ez dutenak, goraipatzen, goresten eta ahanzturatik erreskatatzen ditu, ematen baitu Albertok soilik begiztatzen eta argitzen duela gordetzen duten karga poetikoa”.

‘Dulce monstruo de juventud’ Alberto Garcia-Alixen erakusketa Vital Fundazioa Aretoan (Posta, 13-15, Gasteiz) ikusi ahalko da, irailaren 23ra arte, astelehenetik larunbatera (18:00-20:30) eta igande eta jaiegunetan (12:00-14:00 eta 18:00-20:30). Sarrera doakoa da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gasteiz
  • Kultura