kultura
‘Toruk’
Cirque du Soleilek ‘Avatar’en oinarrituta egindako ikuskizuna, Iruñean
Agentziak | Erredakzioa
Otsailaren 6tik 10era ikusi ahalko da 'Toruk' ikuskizuna Nafarroa Arenan.
‘Toruk. Lehenengo hegaldia’ Cirque du Soleilek ‘Avatar’ filmeko pertsonaiak oinarri hartuta sortutako ikuskizuna Iruñean, Nafarroa Arenan, ikusi ahalko da gaurtik, otsailak 6, igandera, Live Nation enpresa antolatzaileak iragarri duenez.
James Cameronen filma inspirazio iturri duela, ikus-entzuleak Pandorara garraiatzen ditu ikuskizunak, efektu bisualen, eszenografia ikusgarrien eta zirkuko denetariko artisten bidez.
Michel Lemieuxek eta Victor Pilonek zuzendutako ikuskizunean hamaika pertsonaia agertzen dira, tartean Toruk Handia denak beldurtuta dituen harrapakaria eta tawkamitarren klana, basoko landareen ezagutza misteriotsua babesten duena.
Guztira, bederatzi emanaldi egingo dituzte Iruñean, eta sarreren prezioa 51,50 eta 75 euro artekoa da.