Itxi

kultura

Kazetaritza

Rikardo Arregi sariak bi modalitate izango ditu, Kazetaritza eta Komunikazioa

Agentziak | Erredakzioa

Euskarazko informazio lana saritzen duen aintzatespenaren hogeita hamaikagarren edizioa egingo dute aurten.

  • Patxi Baztarrika, Estibaliz Alkorta eta Ainara Rodríguez

    Patxi Baztarrika, Estibaliz Alkorta eta Ainara Rodríguez, gaurko aurkezpenean

Rikardo Arregi euskarazko informazioa saritzen duen sariak bi modalitate, Kazetaritza eta Komunikazioa, izango ditu aurtengo ediziotik aurrera, Eusko Jaurlaritzak eta Andoaingo Udalak iragarri dutenez.

Aurtengoan, lehenengoz, bederatzina mila euro eta Xabier Lakaren artelan bat banatuko dituzten bi sailetako finalisten izenak iragarriko dituzte, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak azaldu duenez.

Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik, eta epaimahaikideek ere aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak.

Kazetaritza saria aurten euskaraz argitaratutako lan guztiek hartu ahalko dute parte, aldizkari, egunkari, hedabide digital, irrati edo telebistakoak izan.

Komunikazio sailak euskara molde eta formatu berrietara egokitze aldera egindako aurrerapenak sarituko ditu.

Urte horretan bertan hasi zen ‘The Doris Day show’ bost denboraldian egin zuen saila, eta 50 urte zituela erretiroa hartu zuen, animalien defentsarako borrokan jarduteko, Doris Day Animal Foundationen.