Itxi

kultura

Sariak

'La ternura' Alfredo Sanzolen lana, antzerki ikuskizun onenaren Max saria

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, “Erritu” Kukai euskal konpainiaren lanak koreografia onenaren lana irabazi du arte eszenikoen Espainiako sarietan, eta “The Opera Locos”ek ikuskizun musikal onenarena.

  • "La ternura"

    "La ternura"ko lantaldea, bart Valladoliden. Argazkia: Efe.

“La ternura” Alfredo Sanzol nafarrak idatzitako lanak irabazi du antzerki ikuskizun onenaren saria bart Valladoliden, Max sarien XXII. edizioan.

Sanzolen lana Shakespeareren neurtitzen inguruko ikerketa proiektua da, eta antzerki mailako sari nagusia eraman du, nahiz eta ez zegoen izendatuta beste ezein sailetan.

“20 urte daramatzagu elkarrekin lanean, eta ikuskizun hau leialtasunaren, kemenaren eta talde lanaren emaitza da”, adierazi du Sanzolek.

Agertokiak, urre kolorez eta urdinez apainduta, Sharon Fridman hartu du gero, “Erritu” Kukai konpainiaren piezan egindako langatik koreografia onenaren saria jasotzeko.

"The Opera Locos" Klemark Espectáculos Teatrales bizkaitar enpresak ekoitzitako lanak ikuskizun musikal edo liriko onenaren saria jaso du.