Itxi

kultura

Ekainak 21-23

Basque Dok Festival, argazkilaritza dokumentalaren erakusleihoa Bilbon

eitb.eus

Ahots marjinatuei tokia egiten dien argazkilaritza izango da protagonista argazkilaritza dokumentalaren nazioarteko jaialdian, Bilbon, ekainaren 21etik 23ra.

Ekainaren 21ean, 22an eta 23an, bigarren edizioa aurkeztuko du Basque Dok Festival argazkilaritza dokumentalaren nazioarteko jaialdiak, Bilbon. Besteak beste, Darcy Padilla World Press Photo saria hiru aldiz irabazi duen argazkilariak eta Mikel Ayestaran kazetariak hartuko dute parte bertan.

Horiez gain, Cristobal Hara (‘Vanitas’ edo ‘Autobiography’ liburu sarituen egilea eta 2019ko BasqueDok Sariaren irabazlea), Martin Weber, Daro Sulakauri eta Lua Ribeira (Magnum agentzia) ere izango dira Bilbon.

Gonbidatuen hitzaldiez gain, jaialdiaren programak maisu eskolak eta ikastaroak proposatuko ditu, eta, gainera, hiru beka eskainiko ditu. Antolatzaileek azaldu dutenez, “bigarren edizio honetan ahots marjinatuei, isilarazitakoei, oihartzuna ematen dien argazkilaritza dokumentalari protagonismoa eman nahi izan diogu: hiesaren biktimak, drogarenak, ahots latinoamerikarra, hiltzera zigortuak...”.

Cristobal Hararen argazkia. Parte-hartzaileetako bat izango da espainiarra.

Argazkilaritza dokumentalaren nazioarteko festibalaren bigarren edizioak Bizkaia Aretoa (Abandoibarra etorbidea, 3) izango du berriz egoitza nagusi.