Itxi

kultura

EHU-k eta Jakinek antolatuta

Joxe Azurmendi filosofoaren pentsamenduari buruzko mintegia antolatu dute

Agentziak | Erredakzioa

San Telmo Donostiako museoan egingo dute biltzarra, abenduaren 11tik 13ra.

  • Joxe Azurmendi

    30 hizlarik baino gehiagok parte hartuko dute

Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak eta Jakinek Joxe Azurmendi euskal filosofoaren pentsamenduan sakondu eta berori zabaltzeko mintegia antolatu dute. Abenduaren 11tik 13rako deitu dute topagunea, San Telmo Donostiako museoan.

EHUk azaldu duenez, Azurmendiren ekoizpen oparoa (40 liburu eta 500 artikulu baino gehiago) “Euskal Herriak azken 50 urteetan bizi izan dituen aldaketa sakonen lekukotasuna” da.

Horrela, biltzar horretan agerian utzi nahi dituzte Joxe Azurmendiren ekarpenek euskal pentsamenduan izan duten eragina eta bere ideiek euskal kulturan izan duten inpaktua.

Batzarra erabat zabalik egongo da publikoarentzat, eta hogeita hamar hizlari baino gehiago daude lotuta dagoeneko: Lorea Agirre, Miren Azkarate, Agnes Cugno, Victor Gomez-Pin eta Joseba Zulaika, besteak beste.