Itxi

kultura

Heriotza

Iñigo Muguruzaren omenezko 'agur' mezu andana sarean

eitb.eus

Hauxe izan da bere anaia Ferminek sare sozialetan zabaldu duen mezua: "Agur Iñigo. Horrenbeste maite zintudan... laster arte anaia, lagun. Gora bizitza! Gora Iñigo Muguruza!".

  • Iñigo Muguruza. Argazkia: EITB

    Iñigo Muguruza. Argazkia: EITB

Iñigo Muguruza azken 35 urteetan euskal musikan zeresan handia eman duten taldeetan ibili zen, eta pertsonaia ezaguna zen, ikusi besterik ez dago bere heriotzak ekarri duen mezu sorta luzea.