Publizitatea
Itxi

2019/10/12

15:55

kultura

Zinema

Galder Gaztelu-Urrutia bilbotarraren 'El Hoyo' pelikula, garaile Sitgesko jaialdian

Agentziak

Ivan Massague, Antonia San Juan eta Zorion Egileor aktoreek parte hartzen dute filmean. Elkartasuna eta enpatia faltaren inguruan gogoeta egiten du pelikulak.

1:17
'El Hoyo' filma
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Galder Gaztelu-Urrutia bilbotarraren El hoyo thriller sozialak Sitges Film Festivaleko 52. edizioa irabazi du larunbat honetan. Pelikularik onena izendatu dute, baita efektu berezi onenen (Iñaki Madariaga) saria eman ere. Era berean, Gaztelu-Urrutiak Citizen Kane Zuzendari Hasiberrien saria bereganatu du. EiTBk filmaren produkzioan parte hartu du.

Ivan Massague, Antonia San Juan eta Zorion Egileor aktoreek parte hartzen duten filmean, elkartasuna eta enpatia faltaren inguruan gogoeta egiten da. Eraikin txiki batean bi pertsona bizi dira solairu bakoitzean, solairu kopuru jakingabe batekin, eta hutsune batetik egunero plataforma bat jaisten da janariarekin: azkenak bizirautea aurrenekoen begirunearen menpe egongo da.

Nancy Bishop epaimahaiko kideak azpimarratu duenez, El hoyok giza gabezia guztiak laburbiltzen ditu. Gainera, efektu bereziak eta aktoreen lana onak dira: "Aparta eta nabarmentzekoa da", erantsi duenez.

Mary Jo Markey epaimahaiko kidearen ahotan, pelikulak "mundu eta testuinguru imajinaezinak sortzen ditu, eta giza jokabidea argi berezi batekin aztertzen du", une zailetan, adar politiko eta sozialen bilbea nabarmenduz.

Azkenik, erakargarriak ikusten dituen film guztiek mundua eta egungoko momentuak islatzen dituztela esan du Alan Jonesek: "Horrek gure erabakia justifikatzen du". Epaimahaiaren arabera, pelikula "azken urteetako originalena da, generoko osagai eta printza politikoekin".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;