Itxi

kultura

Urtarrilak 28

Khea Ziater konpainiak ‘Oymyakon: habitación 101’ antzezlana estreinatuko du

eitb.eus

Alex Gerediagak zuzentzen duen “film eszenikoa” Bilbon, Arriaga antzokian, taularatuko dute lehenengo, urtarrilaren 28an. Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga eta Txubio Fdez. De Jauregi dira aktoreak.

  • 'Oymyakon'

    Udazkenerako, euskaraz aurkeztuko dute 'Oymyakon' antzezlana. Argazkia: Son Aoujil.

Iaz Macbeth-en bere bertsioa eszenaratu ondoren, Alex Gerediagak “eszenako eta zinemako kodeak erlazionatzen dituen sorkuntza lan bat” zuzendu du berriro, Oymyakon: habitación 101.  Khea Ziater konpainiak urtarrilaren 28an eta 29an estreinatuko du bere zazpigarren lana, 19:30etik aurrera, Arriaga antzokian.  

Arrate Etxeberriak, Miren Gaztañagak eta Txubio Fdez. de Jaureguik osatzen dute Bilboko konpainiaren lan berriaren antzezle taldea, eta Gerediagak bere ohiko talde artistikoa izan du alboan, “tragedia samurra” sortzeko: Azegiñe Urigotia, Oier Ituarte, Javi Andraka, Jesús Pueyo, Son Aoujil eta Ibon Aguirre.

Gerediagak berak aurreratu duenez, asmoa dute udazken alderako antzezlanaren euskarazko bertsioa aurkezteko.