Itxi

kultura

Zirkua

Cirque du Soleil Gasteizera iritsiko da, "Corteo" kalejira alaian

eitb.eus

Quebeceko konpainiak Buesa Arenan aurkeztuko duen ikuskizunean, 51 akrobata, musikari, kantari eta aktorek hartzen dute parte.

  • "Corteo", Cirque du Soleil

    Urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra arte egongo da ikusgai "Corteo", Buesa Arenan

Cirque du Soleil Gasteizen, Buesa Arenan, egongo da asteazkenetik, urtarrilak 29, igandera, otsailak 2, “Corteo” ikuskizunarekin, egoitza Montrealen duen konpainiaren hitzetan, “pailazo batek asmatutako kalejira alai batekin”.

Zazpi emanaldietarako (larunbat-igandeetan bi saio egingo dituzte) sarrerak salgai daude 32 eta 85 euro arteko prezioan.

Ikuskizunean, pailazo batek bere hileta irudikatuko du inauteri giro betean, eta, ikusleen begietara, ilusioak itzuri egingo dio errealitateari, antzokietako giro ohikoan.

“Corteo”n, 51 akrobata, musikari, kantari eta aktorek hartzen dute parte.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gasteiz
  • Kultura