kultura
Antzerkia
Euskaltzaindiak antzezlan txikiak eramango ditu Bilboko lau txokotara
eitb.eus
‘Lautan Hiru antzerki txikia, festibal handia’ egitasmoaren bigarren edizioa otsailaren 6an hasiko da, eta hiruna pieza eskainiko ditu lau ostegunetan.
-
Antzezlanak hartuko dituzten espazioen ordezkariak eta Adolfo Arejita euskaltzaina (eskubian)
Euskaltzaindiak Lautan Hiru antzerki jaialdia antolatu du, bigarrenez: otsailaren 6tik 27ra, ostegunero, antzezlanak eramango dituzte Bilboko Zazpikaleetako lau espaziotara: Euskaltzaindiaren egoitza, Cafe Bar Bilbao, Zazpi Katu gaztetxea eta Bira Kulturgunea
Adolfo Arejita euskaltzainak esan duenez, “euskarazko antzerkia sustatu nahi dugu, espazio berriak eskaini euskarazko sorkuntzari, eta, bide batez, Bilboko Zazpikaleetako euskal giroa hauspotu nahi dugu ekimen zoragarri eta bizi honekin”.
Formatu txikiko lanak erakutsiko dira jaialdian, 20-30 minutuko piezak.
Otsailak 6
19:00: Euskaltzaindia: Lolipop (Cecilia Paganini Clown)
20:00: Cafe Bar Bilbao: Salaketa (Cafe Bar Bilbao antzerki saria)
21:00: BIRA Kultura: Maixuaren edari miragarria (Ituiño magoa)
Otsailak 13
19:00: Cafe Bar Bilbao: Orbangabe —Iban Zalduaren ipuin batean oinarrituta— (Mikel Martinez)
19:45: Euskaltzaindia: Amatxik dixit (Goitibera konpainia)
20:45: Zazpi Katu: Manifestu bat (Miren Tirapu)
Otsailak 20
19:00: Euskaltzaindia: Edipo eta Yokasta (Irati Agirreazkuenaga/ Arantzazu Sanz)
20:00: Zazpi Katu: Bakean dagoena bakean utzi (Idoia Torregarai/ Mirari Martiarena)
21:00: BIRA Kultura: ETAren agiri bulegoa (Galder Perez/ Ane Zabala)
Otsailak 27
19:00: Euskaltzaindia: Baubo (Beatriz Egizabal ipuin-kontalaria)
20:00: Zazpi Katu: Panpina (Erika Olaizola)
21:00: BIRA Kultura: Hiltzen zarenean (Telmo Irureta)
+ Yogurinha Borova