kultura
Guggenheim Bilbo
Eliassonen lana euskal ilustratzaile batzuen ikuspuntutik islatu dute Guggenheimen
Agentziak | Erredakzioa
Ekimenean parte hartu dute Myriam Cameros, Higinia Garay, Yolanda Mosquera, Concha Pasamar, Ane Pikaza, Janire Orduna, Leyre Urbeltz eta Alberto Muriel marrazkilaria.
-
Ilustratzaileak Guggenheim museoan. Irudia: Guggenheim.
Euskal Herriko zortzi ilustratzailek "Olafur Eliasson: en la vida real" erakusketa osatzen duten obrei begirada berezi bat eskaini diote. Erakusketa, egun, Bilboko Guggenheim Museoan dago ikusgai, Eskandinaviako artistari eskainitako erakusketak irauten duen bitartean haren webgunean ikusgai jarriko diren beste hainbeste ilustrazioekin batera.
Guggenheimek Euskal Irudigileen Elkartearekin batera bultzatutako ekimenean, Myriam Cameros, Higinia Garay, Yolanda Mosquera, Concha Pasamar, Ane Pikaza, Janire Orduna, Leyre Urbeltz eta Alberto Muriel marrazkilariek parte hartu dute.
Erakusketa gaur aurkeztu du Juan Ignacio Vidarte erakusketa zentroko zuzendariak, eta azaldu du Olafur Eliassonen (Kopenhage, 1967) erakusketa "bereziki interaktiboa eta parte hartzailea" dela, "bost zentzumenekin goza daitekeena, ez soilik ikusmenarekin, eta naturarekin lotura handia duena".
Artista gonbidatuek egindako ilustrazioak hainbat teknika eta estilo librerekin egin dira, eta aukeratutako obraren alderdi batzuk dira inspirazio handiena eman dietenak: obraren argia, kolorea, mugimendua, geometria, Olafurrek islatzen duen kezka, edo lurraren berotzearen ondorioz glaziarren desagerpena, esaterako.
Ekimenaren komisarioak, Lucia Aguirrek, bere aldetik, adierazi du ilustrazioek "artea nola esperimentatzen dugun" erakusten dutela, eta, beraz, mundua, gure begiradaren eta ikuspegi pertsonalaren mende dagoela islatzen dute, beraz, modu egokia dira bisitaria Olafurren obran askatasunez eta sormenez murgiltzera animatzeko".