Itxi

kultura

46. edizioa

Galizia izango da Durangoko Azokako kultura gonbidatua

Erredakzioa

Abenduaren 4tik 8ra egingo da Azoka, eta aurten Cristobal Aguiló Dominguez murtziarrak diseinatu du kartela.

00:28
Durango Azokaren kartel berria aurkeztu dute

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 46. edizioa iragarriko duen kartela aurkeztu du gaur Gerediaga elkarteak. Gainera, Azokako kultura gonbidatua Galizia izango dela iragarri du.

Aurten ere lehiaketa bidez aukeratu dute Azokaren irudia eta aurkeztutako 28 lanen artean Cristobal Aguiló Dominguez murtziarrak diseinatu duena izan da irabazlea. Lan honetan Azokako bi osagai nagusiak uztartzen saiatu da: liburua eta diskoa.

Kultura gonbidatua: Galizia

Abenduaren 4tik 8ra egingo da aurten 46. Durangoko Azoka, eta Galizia izango da kultura gonbidatua. Culturgal elkartearekin batera, sortzaile euskaldunek eta galiziarrek hainbat ekimen gauzatuko dituzte elkarrekin. Gerediaga elkarteak Agadic Galiziako Gobernuak sustatutako kultur agentziaren laguntza izan du ekintza kulturalen programazioa osatzeko.

Culturgal elkarteak Galiziako kultur industriari eskainitako azoka antolatzen du urtero; aurten, abenduaren 2tik 4ra egingo dute, Pontevedran.