kultura
ZINEA ETA MUSIKA
Atzeratu egin da Donostiako Dock of the Bay jaialdia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Dock of the Bay jaialdia 2021eko ekainaren 7tik 12ra izango da. Antolatzaileek gaur egungo egoera soziosanitarioa dela-eta hartu dute erabakia.
-
2019ko Dock of the Bay jaialdiko emanaldi baten sarrera. Argazkia: Dock of the Bay
Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia, Dock of the Bay, atzeratu da, pandemiaren egungo egoera dela eta. 2021eko ekainaren 7tik 12ra egingo dute.
Antolatzaileek beharrezkotzat jo dute aldaketa hori egitea, jaialdi eredua, ohiko atalak eta aretoko proiekzioak mantentzeko.
Data-aldaketak sor ditzakeen eragozpenak direla eta, penatuta agertu dira antolatzaileak, baina hilabete batzuk atzeratuta, jaialdia "berme guztiekin" eta zinema-aretoak "leku segurua" izateko protokolo guztiak kontuan izanda egin ahal izatea espero dutela azaldu dute.