Itxi

kultura

Kultur ekimena

Bilboko Udalak sei kontzertu antolatu ditu jazza auzoetara hurbiltzeko

eitb media

Egungo jazzaren erreferentziazko musikariek parte hartuko dute otsailaren 5etik martxoaren 12ra bitartean Bilbao Distrito Jazz programaren barruan.

  • Bilbao Distrito Jazz

    Otsailaren 5a martxoaren 12a bitartean izango dira kontzertuak. Argazkia: Bilboko Udala.

Bilboko Udalak sei kontzertu antolatu ditu jazz musika hiriko auzoetara hurbiltzeko. Bilbao Distrito Jazz egitarauaren XXI. edizioaren barruan egingo dituzte emanaldiak, eta egungo jazzaren erreferentziazko musikariek parte hartuko dute. Otsailaren 5a martxoaren 12a bitartean izango dira guztiak, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.

Emanaldi horiek eskaintzeko agertoki hauek hautatu dituzte: Bilboko Elkarte Filarmonikoa, Bertendona Institutua, Bidebarrieta Liburutegia, Bilborock aretoa, eta Otxarkoagako eta Errekaldeko udal zentroak.

Hauekin gozatu ahalko da kontzertu horietan: Itxaso Quartet “Gaztelugatxe”, Trio Capital, Angel Celada Slow hirukoa, Angel Unzu hirukoa Andrezj Olegniczakekin batera, Miguel Villar laukoa eta Horda taldea.