Itxi

kultura

Antzoki Zaharrean

"Bost minutun" antzezlana estreinatuko dute Donostian

N. V. | EITB Media

Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia dira euskarara ekarritako argentinar antzezlan arrakastatsuaren protagonistak. Gaur, ostegunarekin, estreinatuko da, Antzoki Zaharrean.

  • Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia dira "Bost minutun"eko protagonistak

    Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia dira "Bost minutun"eko protagonistak

Nekane (Itziar Urretabizkaia) eta Koldo (Andoni Agirregomezkorta), haurdunaldi test bat eta bost minutu emaitza jakiteko. Osagai horiekin abiatuta, hamaika galdera plazaratzen ditu Pablo Mir argentinar antzerkigileak jatorrian "Entre ella y yo" izenburuarekin idatzitako lanak, "Bost minutun"ek.

Orain, Martin Agirreren itzulpenari esker, euskaraz ikusi ahalko dugu Argentinan arrakasta handia izaten ari den komedia. Gaur bertan, abuztuak 12, estreinatuko du Txalo Produkzioak ekoiztetxeak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Donostian, Antzoki Zaharrean, eta hilaren 15era arte egongo da bertan.

Konpainiak azaldu duenez, ume bat izateko berantiar den bikote bati haurdunaldi baten aurrean sortzen zaizkion kezka eta beldurrak aztertzen ditu lanak, umorez, baita jaioberri horren inguruan sortzen diren fantasiak ere.