Itxi

kultura

HERIOTZA

Mario Camus zinema zuzendaria hil da, 86 urte zituela

Agentziak | EITB Media

Zinegileak Ohorezko Goya saria jaso zuen 2011. urtean; izan ere, zinemagintzan egindako lan oparoa saritu nahi izan zuen Espainiako Zinema Akademiak.

  • Mario Camus zinema zuzendaria hil da, 86 urte zituela. Artxiboko argazkia: EFE

    Mario Camus zinema zuzendaria hil da, 86 urte zituela. Artxiboko argazkia: EFE

Mario Camus (Santander, 1935) zinema zuzendari eta gidoilari kantabriarra hil da 86 urte zituela, Espainiako Zinema Akademiak larunbat honetan Twitterren zabaldutako mezu batean jakinarazi duenez.

Zinegileak Ohorezko Goya saria jaso zuen 2011. urtean; izan ere, zinemagintzan egindako lan oparoa saritu nahi izan zuen Espainiako Zinema Akademiak.

Camusek, besteak beste, "La Colmena", "Los Santos Inocentes", "Sombras en una batalla", "La ciudad de los mdigios" eta "El color de las nubes" filmak zuzendu zituen.

Horrez gain, zuzendariak film luzeak egin zituen Raphael eta Sara Montielekin. Gainera, "Sombras en una batalla" eta "La playa de los galgos" pelikuletan ETAren gaia jorratu zuen. Guztira, 29 film ekoitzi zituen.

Zinema Akademiak sare sozialetan zabaldutako mezu batean azpimarratu duenez, "Camus oso maitatua sentitzen zen bere familia zinematografikoagatik".

2015ean, "Quedaron estas cosas" liburua argitaratu zuen, bere bizitzari buruzko hamabi kontakizun laburrekin.

Ohorezko Goya sariaz gain, nazioko eta nazioarteko sari ugari jaso zituen.